Zer dira itsasargi proiektuak?
Administrazio publikoek abiarazitako proiektuak dira, sektore estrategikoetan hizkuntza-teknologiak aplikatzen dituztenak; teknologia horien ahalmena eta onurak erakusten dituzte, industria sortu eta bultzatzen dute, eta beste proiektu batzuetan berrerabil daitezkeen baliabideak sortzen dituzte.
Itsasargi-proiektuek erakundeen arteko sinergiak sortzea, bikoizketak saihestea, eta euskararen garapen teknologikoa sustatzea bilatzen dute.
Ekintza-plan hau 2021-2024 legegintzaldian hasi zen, eta aurrera jarraitzen du, proiektu berriak sortu ahala, gehitzen baitira; beraz, gero eta proiektu gehiago daude.
Aldiro-aldiro proiektuen jarraipena egiten da:
- Proiektuen bilakaera ezagutzeko.
- Proiektuek emandako emaitzen berri izateko.
- Proiektuak garatzeko sortutako eta erabilitako hizkuntza-baliabideak, ereduak, lanabesak eta tresnak berrerabiltzeko aukerak aztertzeko.
- Arlo estrategiko horietan sortuko diren proiektu berriak planean integratzeko.
- Arlo estrategiko gehiagotara zabaltzeko ekintza-plana eta hizkuntza-teknologiak.
- Hizkuntza-teknologiak, proiektuak eta erabilgarri dauden tresnak ezagutarazteko administrazio publikoan, hezkuntza arloan, hedabideetan, lan-munduan eta gizarte osoan.