Tresnak
Adimen artifizialaren laguntzaz edota bere eskutik sortutako tresna garrantzitsuenak biltzen dira atal honetan.
Itzuli 2019an martxan jarri zen ITZULI itzultzaile neuronala eta gaur egun errotuta dago gizartean. Itzulpenaz aparte, honako hobekuntzetarako urratsak egin dira: ahotsaren transkripzioa eta sintesia txertatu dira itzultzaile neuronalean. Proiektuaren baitan honako hobekuntza hauek jorratu dira:
- Nabigatzaileetarako Tresna-barran itzultzailea txertatzeko baliabidea (Itzuli+ izenekoa, Chrome eta Firefox nabigatzailean dabil tresna hori) eta Itzuli desktop mahaigaineko aplikazioa.
- Itzultzaile Juridiko Administratiboaren kasuan, itzulpenaren ziurtasun-maila adierazten duten erremintak sortu dira (izarra eta ziurtasun-maila txikiagoa duten itzulpenetan letra tipoaren kolorea aldatuz horren berri ematen duen erreminta)
Ingura Helduen euskalduntzerako ikas-plataforma integratua da, HEOCak (Helduen Euskalduntzearen Oinarrizko Curriculuma) ezartzen dituen gidalerroei jarraikiz euskararen sei gaitasun-mailak lortu ahal izateko.
Bertan, mailaz maila modu autonomoan eta komunitatean garatzeko ikastaro ikuskatu nahiz ikuskatu gabeak, ikas-irakaskuntza parte-hartzaile eta partekatzailea garatzeko komunikazio tresnak, eta erabiltzaile-mota desberdinen (ikasle, irakasle, administrari…) araberako kudeaketa-eremuak jasotzen dira.
Estekek ez dute funtzionatzen (egitasmo bakoitzaren fitxara eraman beharko luke esteka bakoitzak, orain ez du funtzionatzen.