Euskadi.eus
Itsasargi Proiektuak
Info
Iragazkiak
Iragazkiak
Kendu
Egoera

[28] - 28 ILENIA

Erakundea:
UPV/EHU - Euskal Herriko Unibertsitatea, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua aribidean

Helburuak

ILENIA proiektua (Hizkuntzei Bultzada Adimen Artifizialean) Hizkuntza Ekonomia Berriaren (HEB) Ekonomia Suspertzeko eta Eraldaketarako Proiektu Estrategikoaren ( ESEPE ) parte izan da.

Espainian hizkuntza naturalean oinarritutako ekonomia digital berria sustatzea helburu izan du, gaztelaniaren eta gainerako hizkuntza ofizialen ahalmenak aprobetxatuz, hazkunde ekonomikoaren eta nazioarteko lehiakortasunaren faktore gisa adimen artifiziala bezalako esparruetan, hala nola itzulpena, irakaskuntza, kultur produkzioa eta hedapena, ikerkuntza eta zientzia. ILENIA estatuko hizkuntza ofizial ezberdinen arteko proiektu komuna eta koordinatua da. Baliabide eleaniztunak garatzea bere azken helburua duen estatuarena, batez ere, gizartearen beharrei erantzuten dieten eta egungo teknologiarekin bat datozen testu-, ahots- eta itzulpen automatiko-eredu eleaniztunak, zeinetan eleaniztasunak eta Hizkuntzen arteko transferentziak garrantzi handia baitute.

APLIKAZIO-ARLOA
Denak (administrazio elektronikoa, osasungintza, justizia, hezkuntza, segurtasuna…)

Atxikitzen zaion plana

EUSKADIKO ERALDAKETA DIGITALERAKO ESTRATEGIA 2025

3.2 ADIMEN ARTIFIZIALA

5.5 SEGURTASUNA

5.7 E-ADMINISTRAZIOA

5.8 HEZKUNTZA

5.11 E-OSASUNA

5.12 E-JUSTIZIA

5.13 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK

5.14 TURISMOA ETA MERKATARITZA

"IMPULSO DE TECNOLOGÍAS DEL LENGUAJE" PLANA

I. ardatza: Hizkuntza-azpiegiturak garatzen laguntzea

  • 1. ildoa: Hizkuntza-azpiegituren garapena

II. ardatza: Hizkuntza-teknologien industriaren sustapena

  • 1. ildoa: Sektorearen ikusgarritasuna eta transferentzia hobetzea
  • 2. ildoa: Sektoreari nazioartekotzen eta merkaturatzen laguntzea

III. ardatza: Administrazio Publikoa hizkuntza-industriaren sustatzaile

  • 1. ildoa: Administrazio publikoetan hizkuntza-naturalaren prozesamendurako eta itzulpen automatikorako plataformak
  • 2. ildoa: Administrazio publikoen hizkuntza-baliabideak eta Sektore Publikoaren informazioa berrerabiltzeko politika

IV. ardatza: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

  • 1. ildoa: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

Eremua

Amaituta

Parte-hartzaileak eta eragileak

logos

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2023/01/01 - 2025/12/31