Euskadi.eus
Itsasargi Proiektuak
Info
Iragazkiak
Iragazkiak
Kendu
Egoera

[26] - 26 IKERGAITU (2023-2025)

Erakundea:
Kultura eta Hizkuntza Politika, Gobernantza, Administrazio Digitala eta Autogobernua
Organoa:
Euskara Sustatzeko Zuzendaritza, Kabinete eta Komunikazio Zuzendaritza
Egoera:
Proiektua bukatuta

Helburuak

IKERGAITU proiektuaren helburu orokorra hizkuntza-teknologian ikertzea da, ingurune digitalean euskararen presentzia areagotu dadin. Kultura eta Hizkuntza Politika Sailaren dirulaguntzari esker eraman da aurrera 2023-2025 bitartean.

Egungo eta etorkizuneko teknologiek testuzko eta ahozko datu-masa erraldoiak eskatzen dituzte hizkuntza bakoitzeko. Aldiz, euskarak eta hizkuntza txikiagoek eskaini ahal dituzten datuak ez dira nahikoak gaur egun teknologia horiek behar adina kalitatea izateko. Horregatik, ezinbestekoa da hizkuntza-teknologian ikertzea euskarak gero eta ohikoagoak izango diren teknologietan presentzia izateko eta beste hizkuntzen parera eramateko.

Landu nahi diren teknika berri horiek hurrengo helburu hauek dituzte:

  • Euskararen gaitasun maila, idatzizkoa eta ahozkoa, era automatikoan atzemango duen sistema
  • Ahots pertsonalizatuen teknologia desgaitasuna duten pertsonengana iristaraztea
  • Ahots espontaneoaren transkripzioa, euskara eta gaztelera nahasten direnean eta hainbat hiztun daudenean ere jardungo duena
  • Testuzko elkarrizketa-sistema ahaltsuenak (egungo chatGPT edo GPT4 bezalakoak) euskaraz ere beste hizkuntzen pare aritzea

Proiektu honek 32. itsasargi-proiektuan du jarraipena.

APLIKAZIO-ARLOA
Denak (administrazio elektronikoa, osasungintza, justizia, hezkuntza, segurtasuna…)

Atxikitzen zaion plana

EUSKADIKO ERALDAKETA DIGITALERAKO ESTRATEGIA 2025

3.2 ADIMEN ARTIFIZIALA

5.5 SEGURTASUNA

5.7 E-ADMINISTRAZIOA

5.8 HEZKUNTZA

5.11 E-OSASUNA

5.12 E-JUSTIZIA

5.13 HIZKUNTZAREN INDUSTRIAK

5.14 TURISMOA ETA MERKATARITZA

"IMPULSO DE TECNOLOGÍAS DEL LENGUAJE" PLANA

I. ardatza: Hizkuntza-azpiegiturak garatzen laguntzea

  • 1. ildoa: Hizkuntza-azpiegituren garapena

IV. ardatza: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

  • 1. ildoa: Administrazio publikoen hizkuntza naturalaren prozesamendu-teknologiei buruzko itsasargi-proiektuak

Eremua

Amaituta

Parte-hartzaileak eta eragileak

logos

Proiektua burutzeko aurreikusi den epea

2023/01/01 - 2025/12/31